XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sozialismoa nahi izatea, aberri sozialista nahi izatea da.

Iraultza egitea nola ez dugun mundu guzian batera egiten aberri bati bere antolaera ekonomiko eta sozio-politiko zaharra iraultzea eta berria osatzea da.

Gizonaren sentimenturik sakonenetakoa deritza Leninek abertzaletasunari.

Sentimentu gisa erantsiko du A. Kosingek abertzaletasuna gizaki guziei berezko eta komuna zaie, arrunta, gizon guzien unibertsala da eta oso neurri eskas-eskasean ideologikoki markatua, klase ideologiak berak ere....

Beraz, preideologikoa edo estraideologikoa, nahiago duzuna.

Konzientzia politiko edo proiekto gisa, abertzaletasuna ideologikoa da eta uste, ideia, sentimentu eta tradizio ezberdinak biltzen ditu.

La idea de la patria une a los hombres de un país....

Sentimentu abertzalea unibertsala eta arrunta delako, eta gizonaren sentimentu bihotzeneko eta bizienetakoa delako bestalde, da posible, abertzaletasun politiko eta ideologikoak ere, historian maiz ageri zaigunez, klase eskema eta logika guziak haustea eta hankaz gora jartzea; edo klase borroka dinamizatzea.

Gure marxista asko, ideologia maila puruan esplikatu nahi izaten bait ditu abertzaletasuna eta klase borroka, gero dikotomia eta alternatiba absurduetara ailegatzen da: Klase-nazio, aut aut.

Praksian, ordea, gauzak ez dira horrela, konplikatuagoak eta nahasiagoak dira.